Webguneetako diseinua eta web posizionamendua
Mundu global batean bizi gara, negozioen ikuspegia izugarri aldatu da azken urteotan. Familiako enpresaren aldetik ere, Interneten agertzea garrantzitsua da bezeroak lortzekotan. Azken finean, gero eta pertsona gehiagok bilatzen dute sarean ideia argiagoa izateko, eta topatutakoan oinarritzen dute euren erosketaren erabakia. Hor ez bazara agertzen, ez zaituzte aintzat hartuko.
Sareaz Blai-n eskutik eramango zaitugu Interneteko mundura arraskatatsua izateko helburua lor dezazun. Zure beharrak aztertu eta webgunea sortuko dizugu, edo dagoeneko baldin baduzu bilatzaileetarako eroso eta egoki bihurtuko dugu. Era horretan, lehenengo posizioetan egoteko aukera izango duzu eta bezeroak izan daitezkeen bisitak jasoko dituzu.
Ez du axola enpresa handia, ETE txiki bat edo autonomoa zaren; arlo tekniko eta ekonomikoan, zuretzat eta zure negoziorako erantzun egokia badugu. Zure enpresa dagoeneko arrakastatsua bada webgune barik, zure bezeroei heltzeko zailtasunak badituzu, edota edozein salmenta-kanala aprobetxatu nahian bazabiltza, zure web-presentzia beharrezkoa da, eta era egokian egin behar da bilatzen den kontrako eragina ez aurkitzeko, zure negoziorako kalte diezaiokeena.
Horregatik gure lerroak eskaintzen dizkizugu, bateratuak zure negoziorako behin betiko bultzada izan daitezkeenak:
Webguneetako sortze eta kudeaketa
Webgune ez baduzu zerotik sortuko dizugu, eta dagoeneko baduzu, konpondu eta moldatuko dizugu, eguneroko jarraipena eginez. Ez dugu zure webgune sortuko eta utziko dizugu bakarrik zure tresnarekin; aitzitik, aurreko analisia egingo dugu, eta edukia egitaratuko dugu, erabiltzaile eta bilatzaileek erraz sartu eta eroso nabigatu ahal izateko. Hosting-en aukerarik onena proposatuko dizugu eta ahalik eta arinen kargatzeko optimizatuko dugu; hobekuntza izan daitekeen edozein aukera proposatuko dizugu. Emaiatzarik onena ziurtatzeko zurekin egingo dugu bat lanean.
Web posizionamendua
Behin webgunea garatuta, eta erabiltzaileentzako egokia denean, zure web orria posizionatuta egon behar da trafiko eta bisitak lortu ahal izateko. Prozedura hori sistematikoki eta logikari eutsita egingo dugu, bilatzaileek egindako lana saritzen duten helburuarekin. Trafiko eta bezeroak lor ditzazun gako-hitz egokienak aztertuko ditugu, eta beharrezkoak diren kanpaina sozialak egingo ditugu zure webgunea egunez egun onarpen gehiago bereganatzeko.
Online publizitatearen kudeaketa
Online publizitatearen sartzea benetako iraultza izan da. Garesti eta neurtzeko zailak diren telebistan eta beste hedabide batzuetan egindako kanpainen aurrean, mundu digitalean alternatiba ezinhobeak agertzen dira gure enpresaren ikuspena hobetzeko, gure bezeroek bilatzen gaituzten unean hain zuzen ere. Baina kudeaketa ez da erraza, eta bazkide aditua behar duzu aholku eman eta laguntzeko zure inbertsioa maximizatzeko orduan.
Web analitika
Hartutako erabakiak ondorioak dituzte. Hasten garen ekintzek emaitza ekartzen dute, eta jakin behar dugu zein den aukera onena hartu eta gure akatsetatik ikasi ahal izateko. Interneteko munduan, horri neurtzea deitzen zaio, web analitika, eta gure erabiltzaileek webgunean egiten dutena ezagutu behar dugu. Nondik datozen, ikusitako orriak, jarrerak.. modu horretan gure helburuak bete daitezen.
Zure web bazkidea izan nahi dugulako, edozein motatako negoziorako erantzunik onena dugu.
Gure zerbitzuak ikusi eta jar zaitez harremanetan. Ez zara damutuko.